Otxandioko Udala

Otxandioko Udala Hona hemen Otxandioko udalaren Facebook orrialdea

Otxandio euskaldun, solidario, anitz, jasangarri, partehartzaile eta justuago baten alde egunero lanean dihardugu.

⚽ Futbol hitzorduak Otxandion!Irailaren 12tik 14ra, hainbat partida jokatuko dira Mainondo kirol gunean📅 Irailak 12, zap...
10/09/2026

⚽ Futbol hitzorduak Otxandion!

Irailaren 12tik 14ra, hainbat partida jokatuko dira Mainondo kirol gunean

📅 Irailak 12, zapatua
⏰ 10:00 eta 12:00

📅 Irailak 13, domeka
⏰ 16:15 eta 18:15

📅 Irailak 14, astelehena
⏰ 19:00

Animatu eta gerturatu Mainondora! ⚽🙌

🏠 Otxandioko Udalak herriko etxebizitza errealitatea sakon ezagutzeko diagnostikoa abiatu du, egungo egoera aztertu eta ...
10/09/2026

🏠 Otxandioko Udalak herriko etxebizitza errealitatea sakon ezagutzeko diagnostikoa abiatu du, egungo egoera aztertu eta datozen urteetako etxebizitza politikak herritarren beharretara egokitzeko.

📝 Prozesuan herritarren iritzia ere ezinbestekoa izango da. Horregatik, datozen egunetan galdetegi bat helaraziko da Otxandioko etxe guztietara, online zein paperean erantzuteko aukerarekin.

Gaur bilera izan dugu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin, Otxandion etxebizitza berriak sustatzeko abian ditugun...
09/09/2026

Gaur bilera izan dugu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin, Otxandion etxebizitza berriak sustatzeko abian ditugun proiektuak aztertzeko.

Otxandioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuta dugu herrian hiru etxebizitza-promozio gauzatzeko.

🔹 Lehenengo promozioa: gazteentzako 10 etxebizitza dotazional

Lehenengo fasean, gazteentzako 10 etxebizitza dotazional eraikiko dira Gaztetxe aurreko orubean.

Gainera, lanak hasteko beharrezkoak diren tramitazio guztiak burututa daude, eta, beraz, proiektuaren gauzatze-faseari ekiteko prest gaude.

Otxandion etxebizitza duina eta eskuragarria izatea herriaren etorkizunerako lehentasunezko erronka da. Horregatik, Udaletik lanean jarraituko dugu gazteek eta herriko familiek Otxandion bizitzen jarraitzeko aukerak izan ditzaten.

Euskal Herriko XI. Bote Luzea Txapelketa Otxandion!Lehen jardunaldian, Bizkaia 1 ROWK eta Bizkaia 3 Algorta Bote Luzea t...
01/09/2026

Euskal Herriko XI. Bote Luzea Txapelketa Otxandion!

Lehen jardunaldian, Bizkaia 1 ROWK eta Bizkaia 3 Algorta Bote Luzea taldeak aurrez aurre izango dira.

📅 Irailak 4, barikua
🕔 17:00
📍 Otxandioko plaza

Animatu eta etorri bote luzeaz gozatzera! 💪🎾

📢 *OHARRA | SAN MARTIN EGUNEKO HERRI BAZKARIA*Euskalmetek *abisu horia* ezarri du gaur *15:00etatik 24:00etara*, euri za...
25/07/2026

📢 *OHARRA | SAN MARTIN EGUNEKO HERRI BAZKARIA*

Euskalmetek *abisu horia* ezarri du gaur *15:00etatik 24:00etara*, euri zaparrada handiak, trumoi-ekaitzak, txingorra (1-2 cm) eta *50-80 km/h arteko haize-bolada gogor edo oso gogorrak* aurreikusten direlako.

Herritarren segurtasuna lehenetsiz, *SAN MARTIN EGUNEKO HERRI BAZKARIA MAINONDOKO FRONTOIAN EGINGO DA*.

*FRONTOIA 11:00tan ZABALDUKO DA*

🍳 *Paellak* kanpoaldeko *karpa estalian* prestatu ahal izango dira.

🍽️ *Bazkaria* frontoi barruan egingo da.

🏆 *Paella Txapelketa* ere Mainondoko frontoian izango da.

🍷 *Ardoa* eta 🗑️ *zabor poltsak* bertan banatuko dira.

🚻 *Komunak* erabiltzeko aukera izango da *haurreskolako aretoan*.

🎶 Giro ona ere ez da faltako: *musika izango dugu*, eta *17:00 etatik aurrera "Ardoa Barrura" txarangak* alaituko du arratsaldea.

ANDIKONAKO BONBARDAKETAREN 90. URTEURRENAGaur, uztailaren 22an, Andikonako bonbardaketaren 90. urteurrena gogoratzen dug...
22/07/2026

ANDIKONAKO BONBARDAKETAREN
90. URTEURRENA

Gaur, uztailaren 22an, Andikonako bonbardaketaren 90. urteurrena gogoratzen dugu. 1936ko egun tragiko hartan, Otxandiok zauri sakona jasan zuen: 61 herritar hil ziren, gehienak emakumeak eta haurrak.

Gaur, oroimenetik eta errespetutik, biktima guztiak gogoratu nahi ditugu. Ahotsik gabe geratu zirenen memoria bizirik mantentzea herri honen ardura eta konpromisoa da.

Bonbardatu gintuzten, baina ez zuten gure herria garaitu; ez zuten gure hizkuntza isilarazi; ez zuten gure nortasuna ezabatu. Hemen jarraitzen dugu, zutik, memoriarekin, duintasunarekin eta etorkizunari begira.

Otxandioko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu gaurko oroimen-ekitaldietan parte hartzera eta Andikonan gertatutakoa belaunaldi berriei transmititzen jarraitzera.

📢 ANDIKONA 90 URTE | Uztailak 22ETXE GUZTIETAKO BALKOIETAN IKURRIÑA KRESPOIAREKIN JARTZEKO DEIAAndikonako Foroak etxe gu...
21/07/2026

📢 ANDIKONA 90 URTE | Uztailak 22

ETXE GUZTIETAKO BALKOIETAN IKURRIÑA KRESPOIAREKIN JARTZEKO DEIA

Andikonako Foroak etxe guztietako balkoietan ikurrina krespoiarekin jartzeko deia egiten du.

Herri gisa, keinu xume baina esanguratsu honekin, oroimena, duintasuna eta elkartasuna adieraziko ditugu.

📍 Uztailaren 22an, parte hartu Andikona 90 Urte egitarauan:

🔔 09:30 — Vicinay-ko adarra eta kanpaiak.
🔔 18:00 — Kanpaien oroimena, herriaren arnasa (Andikonako plazan).
🌺 Lore eskaintza Andikonako iturrian.
🎼 Karrilloi eta kanpai kontzertu parte-hartzailea.
💃 20:00 — Soka dantza (Plaza Nagusian).
🎭 21:00 — Haritik tiraka antzezlana (Andikonako plazan).

🗓️ Uztailaren 26an, 13:00etan, HERRI OMENALDIA izango da Andikonako plazan.

🌳 Udalak belar-sastrakak kentzeko eta bideen bazterrak garbitzeko  lanak egin ditu udalerriko hainbat gunetan, ingurunea...
20/07/2026

🌳 Udalak belar-sastrakak kentzeko eta bideen bazterrak garbitzeko lanak egin ditu udalerriko hainbat gunetan, ingurunea txukun mantentzeko, ikusgarritasuna hobetzeko eta bideen segurtasuna bermatzeko.

🥳 Santamañetako txupinazoa, "Otxandioko Eskola 50 urte euskalduntzen" ekimeneko lantaldeak botako du
17/07/2026

🥳 Santamañetako txupinazoa, "Otxandioko Eskola 50 urte euskalduntzen" ekimeneko lantaldeak botako du

🚶‍♂️📍 Herritarrei eta bisitariei jakinarazten zaie orain arte Plazan egon den turismo informazio puntua Goxoki denda zeg...
16/07/2026

🚶‍♂️📍 Herritarrei eta bisitariei jakinarazten zaie orain arte Plazan egon den turismo informazio puntua Goxoki denda zegoen lokalera lekualdatu dela.
Aldaketa horren ondorioz, Plazan kokatutako turismo informazioaren kaseta erretiratuko da, eta hemendik aurrera turismo informazio zerbitzua lokal berrian eskainiko da.
Kokapen berriari esker, bisitariei arreta erosoagoa eta egokiagoa eskaini ahal izango zaie.

Dirección

Plaza Nagusia, 1
Ochandiano
48210

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 15:00
Martes 09:00 - 17:00
Miércoles 09:00 - 15:00
Jueves 09:00 - 15:00
Viernes 09:00 - 15:00

Teléfono

+34945450020

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Otxandioko Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir