23/02/2024
Onegineko adiskide eta bezero maiteok, hauxe izango da, seguruenik, gure istorio txikian idatz dezakegun mezurik mingarriena. Gure bihotzeko min izugarriarekin idazten dugun mezua da, baina agur esateko garaia Iritsi da.
Egia da, duela bost urte baino gehiago gure ilusioarekin ireki genuenean, ez genuela imajinatzen egunen batean pauso hau eman beharko genuenik, baina saihestezina bihurtu da. Guretzat, oraindik ere, emozionalki onartezina da, baina daukagun alokairu izugarriarekin, etengabe igotzen ari diren prezioak eta abarrekin. guztiz bideraezina da orain arte eskaini dizkizuegun elaborazio guztiak gure maitasunez eskaintzen jarraitzea.
Agur esateak pena handia ematen digu, zuetako askori nola edo hala huts egingo diogula sentitzen dugulako; igandeetako oilaskoa gehiago ez eskaintzeak, zuen familia eta lagun bileretarako eskatzen dituzuen paellak gehiago ez eskaintzak, aste bakoitzeko menuak eskaini ezin izateak... batez ere, astero menuez gozatzen duzuenoi...!!
Zoragarria izan da astero hemen gure ondoan egon zaretela sentitzea, eta zuek guztiak ezagutu izana zoragarria izan da. Eskerrik asko lehenengo egunetik eman diguzuen laguntza eta maitasunagatik. Ez gara oso onak agurretan, eta egia esan, ez dugu gehiago luzatu nahi; beraz, guk gauden tokian dena emango dugu, eta esan dezakegun gauza bakarra da zuen ametsen alde borroka egin dezazuela.
Muxu bat guztioi!!