28/02/2026
Bezero agurgarria,
100 urteren ostean AGUR esateko ordua iritsi zaigu, Comercio Mixto Sagastizabalek bere ateak betirako ixten ditu. Erabaki gazi gozoa izan den arren orain beste etapa batez disfrutatzea tokatzen zaidala (zaigula) uste dut.
Askok jakingo duzuen bezala, edo agian ez, 5 urterekin hasi zen nire ibilbidea mandatuak egiten eta ordutik Sagastizabal familiaren parte sentitu nahiz beti. Horregaitik eskerrak eman behar dizkiet nigan konfiantza izateagatik eta gaztetatik aukera hau emateagatik. Lan honek nere familia hazten ikusi baitu, nere gizonetik hasi, alabekin jarraitu eta bilobak jaio diren arte.
3 belaunaldi desberdin!
Bidean, pertsona asko ezagutu ditut; herriko bezeroak eta baita beste herri batzuetako hornitzaile eta bezero batzuk ere, gaur egun etortzen jarraitzen dutenak. Guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet bide luze honen parte izateagatik.
Beraz asko ez luzatzeko, eskerrik habdienak ELORRIORI eta herritar guztiei, zuengatik ez balitz hau ez litzatekeelako posible izango.
Beti arte,
Ana Descarga.