09/09/2026
Hernialdeko Elketa baserriko sagastietako uztaren KANPAINA abian dugu.
Oraingo honetan, Imanol Esnaolak Topaz barietateko sagarrak eskaintzen dizkigu . Mamitsuak eta gaziak dira eta limoi ikutu sotil bat dute. 65eko kalibretik gorako sagar ederrak jasoko ditugu, heltze maila eta tamaina desberdinetakoak; etxeko kide guztien gustuetara egokitu eta kontsumo mailakatua ahalbidetzeko.
Eskaerak 5kg-ko kaxetan ekarriko dizkigu beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue.
Informazio gehiagorako: laboreoarso.eus
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila [email protected] helbidera.
Animatu eta egin zuen eskaerak!!